2022/05/27

ESTER ETA FABIOLAREN BISITA

Ester Elchetik etorri zen duela 12 urte lanarengatik eta Asier ezagutu zuen eta hermen gelditu zen. Hainbeste berderekin harrituta gelditu zen baina oso ondo moldatu zen Berrobin. Han, Elchen, dena lehorra da baina euria egiten duenean euri asko botatzen du. Elcheko festetan su artifizialak botatzen dituzte eta palmera pila bat daude.


Fabiola Guineatik etorri zen 10 urterekin. Berak ez zuen nahi, gustura zegoen bere herrialdean baina amaren erabakia izan zen eta berak ez zuen aukerarik izan. Guinea asko gustatzen zaio, kotxeak zaharragoak dira hemengoak baino baina hiriak antzekoak dira. Hor gazteleraz hitz egiten du jendeak eta eskoletan frantsesa ere ikasten dute. Lan asko ez dagoela kontatu zigun baina batzuek ez dute lan egin nahi alferrak direlako eta nahiago dute kanpora joan direnen dirulaguntzaz bizi. 
Hondartza bat dago hondarra beltza duena!!!





Eskerrik asko bioi zuen bisitarengatik eta zuen bizipenak gurekin konpartitzeagatik!!!



LAPONIA

 



-          Josu Iztueta eta Iker Iriarte etorri ziren gure eskolara. Haiek Laponiara, Finlandiara, egindako bidaia baten dokumentala erakutsi ziguten. Laponian hotz handia egiten du. Ibiltzeko eskiak edo erraketak, makilak eta trineoa erabiltzen dituzte. Egun batzuetako ibilaldiak egiten dituzte eta horretarako behar duten guztia trineoan eramaten dute. Ibilaldi horietan jendearekin elkartu gabe egunak egiten dituzte. Furgoneta ere badute. Janaria prestatzeko estufa moduko bat daukate. Barruan sua egiten dute eta berotzeko ere erabiltzen dute. Egun batean furgoneta barruan sauna inprobisatu zuten.  Elur-oreinen karrerak ikusi zituzten. Laponian eski jauziak ere egiten dira.

      Ondoren jolasak egin genituen:

-         Taldeka jarri ginen eta proba ezberdinei aurre egin genien.

           Taldean lana egitea garrantzitsua zela esan ziguten. Taldekideren batek bere aldetik saiakera txikia egiten bazuen giroa txartu egiten zela eta ez dela posible izaten horrelako bidaiak egitea.

           Positiboa izatea beharrezkoa zela esan ziguten, bidaiako une zailei aurre egiteko.


      Eskerrik asko, zuen bidaiako abenturak gurekin konpartitzeagatik.


2022/05/18

Arte lanak

 Geometrian ikasitakoa praktikara eramanez ikasleak Kandinsky-ren artelanen erreproduzioak egiten ari dira. 










2022/05/17

Berrobin bisita

 



Gure eskolara Mamadou, Iliana eta Asia  etorri ziren. Guri beraien bizitza nola zen kontatu ziguten. Eta oso interesgarria izan zen. Eskerrik asko gure eskolara etortzeagatik.

Tolosako parkean


ZE EDERKI IBILI GINEN TOLOSAKO PARKEAN!!!

2022/05/12

MERTXEREN ESKOLAN

Atzo Tolosara jeitsi ginen eta Mertxeren eskolara hurbildu ginen piszinara joan baino lehen. EPAn helduak ikasten dute eta kanpotik etorritako jende asko dago: ukrainiarrak, argeliarrak, nikaraguenseak, nigeriarrak, errumaniarrak...Gazteleraz ikasten ari dira eta batzuk oso gutxi dakite baina elkarri primeran ulertu genion. Batzuk esperientzia oso gogorrak bizitu dituzte beraien bizitzan eta beraien herrialdetatik, penaz, alde egin zuten lan eta pakearen bila. Eskerrik asko, Mertxe zuekin egoteko aukera emateagatik eta eskerrik asko denei zuen bizipenak gurekin konpartitzeagatik!!