2022/06/21

Azken eguna

Gaur goizean azken eskola eguna izan degu. Hamaiketakoa prestatu, jan, zikindutakoa garbitu, jaso eta dantza egin degu patioan. Joane, Irati eta Ekain DJek jarri digute musika.
Gero eskolako guztiok zubia egin diegu 6. mailakoei eta Oierri, eta ate handitik atera dira. Zorte on zuen etapa berrian, nahi dezuenean bisitan etorri!!!!
Besteoi udara on ona opa dizuegu. Datorren urtean jarraituko degu erronka berriekin!!!
















ASIARI BURUZKO JOLASA

1.go eta 2.mailakoak, kurtsoan zehar,  Asia lantzen aritu gara. 

Urte osoan ikasitakoarekin, jolas bat egin dugu eta eskola osoak aukera izan du jolasteko. 

Zuek ere  Asiari buruz jolas bidez ikasi nahi baduzue, jakin ezazue jolasa eskolan daukazuela.






Hadj


Hadj Argeliatik dator. Lehenengo hango janari tipiko bat zein zen kontatu zigun: cuscus deitzen da. Cuscusari espezie asko jarri ahal zaizkio. Cuscusa  normalean ostiralero jaten da. Cuscusa esne irakinarekin, barazkiekin, tomatea moztua-rekin eta azukrearekin jaten da. Cuscusa festetan jaten da. 

Argelian arropa desberdia erabiltzen da, emakumek beloa eramaten dute. Gizon batzuek eraman dezakete baina ez da ohikoa.

Ostilarelo Meskitara joaten da baina ez da derrigorrezkoa. Argelian egunero bost aldiz errezatzen da. Urtero Ramadana egiten da. Ramadana hilabete oso batean ezin duzula jan da, bakarrik eguzkia ez dagoenean jan daiteke. Ramadana ilargiekin kontrolatzen da. Ramadana bukatzen denean festa bat egiten da. Festa horretan familia elkartu eta pastelak jaten dira.

Argelian bi hizkuntza daude: Frantsesa eta Arabea. Asko hitzegiten ez den beste hizkuntza bat ere badago. 

Argelian ezkontzak oso desberdinak dira. Emakumek urrezko soinekoak eramaten dituzte. Gizonek esmokin beltza edo urdin iluna eramaten dute, baina udina ez da askotan erabiltzen. 

Azkenik gure izenak jarri zituen arbelean eta bakoitzak berea paper batean idatzi genuen. 



 

2022/06/20

Orixe

 


Ostiralean Orixera joango diren ikasleak Tolosara joan ziren. Datorren ikasturtean DBH 1en  izango dituzten ikaskideekin batera herri kiroletan aritu ziren. Ondoren Aixak Orixe eskola erakutsi zien. Eskerrik asko, Aixa!

Emanaldiko bideoa

Kaixo denoi. Hemen daukazue ikasturte bukaerako emanaldia. Gustokoa izatea espero degu.