2023/03/31

Chillida-leku

Hiruhilekoari bukaera emateko, atzo Chillida-lekun izan ginen. Ederki pasa genuen. Argazkiak ikusi nahi badituzue ARGAZKIAK atalean sartu. Opor onak pasa eta buelta arte!

Antxiñe Mendizabal Aranburu

 Lh 3, 4, 5 eta 6 mailatako ikasleek Antxiñeren liburuak irakurri zituzten. Martxoaren 28an gure eskolan izan zen eta idaztea oso gustoko zuela esan zigun. Berarekin elkarrizketan gozatu genuen. Eskerrik asko, Antxiñe!



JARABE DE PALO: "ESO QUE TÚ ME DAS"




 






2023/03/27

2023/03/24

UDABERRIKO LEHEN LOREAK

Aste honetan udaberrian sartu gara eta eskolako baratzean lehengo loreak atera zaizkigu: pentsamenduak eta jazintoak.

Gora udaberria!

 

2023/03/20

TAILERRAK

 










HH-KO TXIKIAK GELATINAREKIN ESPERIMENTATZEN

 KAIXO LAGUNAK,

GAUR IRAKASLE TXORO HONI 😝 GELATINAREKIN ESPERIMENTUAK EGITEA OKURRITU ZAIO ETA HONAKO HAU GERTATU DA...



IKUSI, IKUTU, USAINDU... ETA DASTATU DUGU, 


JOLASTU DUGU...


ZIKINDU GARA...



ASKO GOZATU DUGU...






OSO DIBERTIGARRIA IZAN DA!
 BESTE BATEAN BESTE SORPRESATXO BAT IZANGO DUGU. AIOOO!!


2023/03/15

2023/03/10

KIROL TOPAKETAK

Gaur Eskola txikietako Kirol Topaketak ospatu ditugu Tolosako Berazubiko atletismoko pistan. Lehen Hezkuntzako 3- 4- 5 eta 6. mailakoek beste eskoletako umeak ezagutu eta jolasteko aukera zoragarria izan dute!!.  

Hemen argazki gehiago:

https://ataria.eus/tolosaldea/1678451447509-600-haur-elkartu-dira-gipuzkoako-eskola-txikien-topaketan






Tolosako eskulturak eta haiei buruzko azalpenak

 LH 5. eta 6. mailako ikasleek Tolosako eskulturei buruz lan egin dute. Eskultura bakoitza nork egin zuen eta zer adierazi nahi zuen ikasi dute. Martxoaren 3an 4 urtetik LH 6. mailararteko ikasleak Tolosara joan ginen eta han zaharrenek Berrobikoei ezaldu zien. Eskulturaren izenean klikatzen baduzue azalpenak entzuteko aukera izango duzue:












2023/03/08

Emakumeen nazioarteko eguna

 


Aste honetan emakumeen omenez lan batzuk egin ditugu:
Astelehenean, irakasleek emakumeei buruzko ipuin batzuk irakurri zituzten:
-Amonatxoak
-Polita
-Daniela pirata
-Gora koloretako azazkalak
eta
-Neskatxa gaiztoak
Asteartean, miresten ditugun emakumeen argazkiak eta emakumeen ezaugarriak kartel batean itsatsi genituen.
Asteazkenean, Berrobiko Lilatoia egin dugu eta plazara iritsitakoan Marimore dantza egin dugu.

AUPA EMAKUMEAK