2023/04/28

Eskerrikasko Beñat, Irantzu, Izar, Anje eta Aiara






 

Basoa

 Gaur basora beste bide batetik joan gara eta Loiola baserriraino iritsi gara. Gu bai mendizaleak!!!!

Horrela, Berrobiko txokoak ezagutzen ditugu. 






LITERATUR ASTEA:GURASO ETA IRAKASLEEN ARTEKO LIBURU TRUKEA

 Eskerrik asko parte harte duzuen gurasoei!!!




BERROBIKO ESKOLA, STEAM EUSKADI SARIEN FINALISTA!!!

 


Kalabaza haziak ereiten


Irailaren bukaeran Jonen baratzera joan ginen eta han kalabaza hazi batzuk eman zizkigun. Gero esan zigun periodikoan jartzeko haziak, Asierren aitak esan zigun paper batean jartzeko haziak bestela letrak aterako zizkiolako.

Ilabete batzuk eta gero leortuta geneukan kalabaza haziak.

Gero Jon gure gelara etorri zen eta esan zigun basoetan landatzeko lurretan. Eskerrik asko Jon.            

                                                  




Gure gelako haziak

 

Lehenengo serbiletak busti genituen. Gero ura piska bat kendu genion serbiletari eta  hiru hazi hartu genituen eta serbiletan bildu genituen. Serbileta poltsa trasparente batean sartu genuen sustraiak ikusteko. Gero haziaren izena garri genion eta zeloarekin leihoan jarri genituen.

                          Egunero ari gara ikusten. Sustraiak ari dira ateratzen.


 




Zetarrak

Lidek arrautzak ekarri zituen eskolara eta pixkanaka arrautzak hazi  egin ziren. Larbak luzeak dira eta mugitu egiten dira. Hostoak zulatuta daude eta hori gertatzen denean hosto freskoa sartu behar da. Berrobin ez dago morera zuhatzik eta horregatik Tolosatik ekarri behar ditugu.  erakutxiko  dizuegu nola hazitzen diren.




zulatutako  hostoa

hosto freskoak




Farmer fish


 Apirilaren 19an  farmer fishrekin bideo deia egin genuen. 

Asteartean farmer fish akuarioa martxan jarri genuen.  Akuarioa harriz bete eta max arte urez bete genuen. Gero  entxufatu  eta kloroa kentzen hasi zen.  

Atzo egokitzailea bota genuen eta zazpi egun itxaron behar ditugu texta egiteko. Ondo baldin badago  arraina jarriko dugu. Bere kaketatik  goran egongo diren landareak haziko dira.

Izango duzue gure berri.



 

Hazitegia

 

Hazitegi bat sortu genuen. Hazi desberdinak ekarri genituen eta gero hazitegian landatu genituen.Orain oso handiak daude. Luzeenak lenteja, arbia eta kaledula dira. Baina oso berezia da. Denak eguzkiari begira hazten dira. 

Ekhi eta Eneko arduratu dira aste honetan hazitegian ura botatzen                                 




                                                  Hau da gure lista txikienetik handienera

                                       






2023/04/27

LITERATUR- ASTEA: ORRI- MARKAGAILUAK

Literatur astea dela eta, gaur tailer bat antolatu dugu eskolako guztiok eta orri-markagailu polit bat egin dugu.









AXI, ERLEZAINA

Atzo Axi gure eskolan egon zen eta erlezaintzari buruzko informazio asko eman zigun. Erlauntzietan arrak eta emeak daude. Arrak alperrak dira eta etxean geratzen dira. Emeak, berriz, langileak dira; janari bila joaten dira, ur bila eta kumeak eta arrautzak zaintzen dituzte. Erreginak amodioa norekin egin erabakitzeko zerurantz hegan abiatzen da ar guztiak atzetik dituelarik, gora eta gora igotzen da erle bat duen arte. Erle hori da indartsuena; orduan amodioa egiten dute eta erle arra hil egiten da. Erregina jeisten da eta arrautzak jartzen ditu, egunean 3.000- 5.000 arrautz. Erregina 5 urtetik behin aldatzen da. Erregin berria arrautzetatik ateratzen den lehena da jaiotzean beste lau erleak hiltzen ditu. Bi erregin daudenean zaharrena bidali egiten dute erlauntz erdiarekin (20.000erle). Erleen etsaiak barroa, liztor asiatikoa eta gizakiak dira. Barra lepogainean jartzen zaie eta hegalak kentzen dizkie, liztor asiarrak erleak hiltzen dituzte eta gizakiek eztia kentzen diete. Gizakiak eztia kentzeko jantzi berezi bat janzten dute, kea bota eta erleek alde egiten dute, orduan eztia hartzen dute.

Mila esker Axi, oso interesgarria izan da dena eta asko ikasi dugu!







2023/04/25

Aranzadi

Gaur, Olatz Azpiroz eta bere kideak etorri zaizkigu eskolara. Beraiekin, Tontola ingurura joan gara txoriak ikustera. Mikak, enarak, beleak, zozoak, txolarreak, lertxunak eta jilgeroak ikusi ditugu. Aranzadikoek kabi bat eman digute herrian jartzeko. 



2023/04/24

ESKERRIK ASKO BEGOÑA

Literatur- astearen egitarauaren barruan eskolako ikasle eta irakasleok omenaldia egin diogu gaur Begoñari. Liburuak bilatu, eskeini, utzi egiten dizkigulako, liburutegia behar dugunean irekitzen digulako, liburu politak eta berriak dauzkalako, pazientzia handia daukalako, eskolako liburutegia digitalizatzen lagundu digulako...

ESKERRIK ASKO BEGOÑA!!!!









2023/04/19

Zapaburuak

 Hirugarren hiruhileko honetan landareak eta xomorroak aztertzen ibiliko gara.

Gaur Tontolako askan bi zapaburu hartu ditugu eta eskolara ekarri ditugu nola hazten diren ikusteko.









Biurriren heriotza


 Gaur Biurri hil da eta asko maite genuen.

Lapatzara joaten ginanean beti gailetak ematen zenizkigun eta zurekin kontutan gustura egoten ginen. Landatutako zuhaitzean bertsoa kantatu dizugu Bihurri eta Lapatza joaten garenean zutaz asko gogoratuko gara. Maite zaitugu!