2024/03/20

GURE HITZAK

 "Gure hitza" ekimenarekin bat eginez, Berrobin semaforo ontzia margotu genuen.

Lehenik orri batean ezagunek esandako esaldiak jarri zizkiguten. Gelan 3 esaldi aukeratu genituen eta eskola osoak asanblada batean esaldi bat aukeratu genuen. Guk aukeratutakoa Karmele Jaiorena da eta honela esaten du: Euskara ez da daukagun zerbait, garen zerbait baizik.

Beste egun batean 3 taldetan banatu ginen 5. eta 6. mailakoak. 1. taldeak pinturak iraun zezan kapa zuri bat margotu zuten. 2. taldeak kaxa horiz margotu zuten. Eta 3. taldeak Karmeleren irudia eta hitzak beltzez margotu zituzten.

Gustora aritu ginen.



HHko ikasleak BASOAN


 

2024/03/19

Juan Kruz Igerabideren bisita


Lengo astean Juan Kruz Igerabide etorri zen gure eskolara. Adunatarra da eta bere lanbidea liburuak idaztea da. Leireren gelakoek Laminaren liburua irakurri genuen eta Izaroren gelakoek ilargiaren xuxurla.
Bila esker Juan Kruz Igerabide oso ondo pasa genuen zurekin



 

2024/03/05

JUNE, AMAIA ETA BEGOÑAREN BISITA

Gaur familia bateko hiru emakume etorri zaizkigu. June, bere ama Amaia eta amona Begoña. Galdera sorta bat prestatu genuen atzo klasean eta gaur erantzun dizkigute. Junek ardiekin egiten du lan, Amaiak kotxe tailer bateko ofizinan eta amona Begoñak etxeko lanak egiten ditu.

                                                                          Eskerrik asko hirurei!!!!!!


 

ARANTXA, JASONE eta MAIALEN

Martxoaren 4an Maialen,Jasone eta Arantxa etorri ziren eskolara eta galderak egin genizkien.

Maialenek esan zigun estetizista dela eta txikitatik izan nahi zuela, 18 urterekin hasi zen lanean.

Jasonek esan zigun 15 urterekin ume zaintzailea zela eta 18 urterekin ileapainketa  ikasi zuela. Orain Eceizako fabrikan egiten du lan, goizez eta arratsaldez egiten duten lana berdina izaten da. Arratsalden oso giro ona dago, kantatzen eta barrez egiten duten lan.

Arantxa etxeko andrea da.  Josi, garbitu, paseatu eta erosketak egiten ditu. 

Hirurek bere eguneko errutina kontatu ziguten. Kontatu ziguten zergatik hasi ziren etxetik kanpo lanean, Maialenek eta Jasonek esan ziguten bere indepentzia ekonomikoa nahi zutela. Arantxak esan zigun oso ondo iruditzen zaiola emakumeek etxetik kanpo lana egitea. Bukaeran opari bat eman genien eta asko gustatu zitzaien.

Eskerrik asko etortzeagatik.




ORKESTRA

Goizeko 8:20etan eskolara etorri ginen, 8:30etan autobusa hartu eta Tolosara joan ginen. Iritxi eta Tolosako tren-estaziora joan ginen, 9:15ean Donostiarako trena hartu genuen. Donostiara iritxi eta parke batera joan ginen, bustita zegoelako aterpe batera joan ginen hamaiketakoa egitera. Ondoren elkarrekin argazki bat atera genuen. Gero olatuak ikustera joan ginen eta paseo bat eman genuen, eta guk egindako maskarekin orkestrara joan ginen, materiala: gomaeba, pipa garbitzailea, pegatinak, makiltxoak… 

Orkestrak Polikinela izena zuen eta istrumento asko zeuden: biolina, biolontseloa, tronpeta… Hiru pertsonek, txuriz jantzita, 3 dantza egin zituzten. Orkestra bukatu eta kanpora atera ginen, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta bazkaltzera aterpe batera joan ginen. Euri asko egiten zuelako Tolosara trenean itzultzea erabaki genuen. Trenak arazotxo bat eduki zuen eta guk uste genuen baino berandugo iritsi ginen Tolosara. Iritsi eta Tolosako parke estalira joan ginen. Pixkat bat jolastu eta Berrobirantz zihoan autobusa hartu genuen.

OSO ONDO PASA GENUEN!!!





ATARIA IRRATIA

 

Ostiralean Tolosara joan ginen Ataria ikustera.  Irratian hitz egin genuen eta lehiaketa egin genuen. Ederki ibili ginen. Eskerrik asko!

Martxoak 1ean Tolosako Atariara joan ginen, LH3tik 6ra. 9:30etan autobusa hartu eta Tolosara iritsi ginen. Iritsitakoan, 2 taldetan banatu ginen. Batzuk, 10:00tatik 11:00tara, eta beste taldea 11:00tatik 12:00etara. Bitartean, 2. taldea parke estali batera joan zen. 11:00k iritsitakoan 2. taldea sartu zen Atariara. Beste taldea Ataritik atera zen eta parkera joan zen.

 Ataria barruan, gela batera eraman ziguten. Han azaldu ziguten, ze lanbide zeuden Atarian eta ze gauza egiten zituzten. 3 taldetan banatu gintuzten. Talde bakoitza beste gela batera joan zen txandaka irratian jolas bat egitera. Han galderak eta asmakizunak egin zizkiguten. Puntu gehien lortzen zituen taldeak finalera iristen zen eta elkarren aurka egiten zuten. Irratsaioa gustatu zitzaigun eta ondo pasa genuen.

Gero autobusa hartu eta eskolara itzuli ginen.


Saioa entzuteko klikatu hemen

LANBIDE HEZIKETA

Ostegunean Tolosaldea Lanbide Heziketako ikastetxera joan ginen lanbide desberdinak ikustera:

Otsailak 29an Lanbide heziketara joan ginen. 9:30etan autobusa hartu genuen eta iritsitakoan bideo bat ikusi genuen eta gero bi talde egin genituen. Berrobiko ikasle ohiak ikusi genituen. Lanbide desberdinak ikusi genituen: Elektrizista, Soldatzea, Mantenimendua, 3D imprimagailua, Robotika…

Elektrizista gunean persianak haizearekin ireki eta itxi egiten ziren.

Gero soldatzeko garaje moduko batera joan ginen, han soinu asko zegoen eta jendea burnia soldatzen zegoen.

Hori eta gero mantenimenduaren gunera joan ginen, horko ikasleek esan ziguten irakasleek erronkak jartzen zizkiela eta gero beraiek egindako lan batzuk erakutsi zizkiguten. Adibidez: botilei txapak jartzeko makina bat.

3D imprimagailuarekin jendearen buruak, animaliak, eraztunak… imprimatu ahal ziren.

Gero hamaiketakoa egin genuen eta berriro beste lanbide batzuk ikustera joan ginen hori eta gero autobusa hartu eta Berrobira bueltatu ginen. Oso ondo pasa genuen eta gainera arkatzak eta boligrafoak oparitu zizkiguten!

                                         Elektrikaria


Mantentzen lanak

Galdarak

Robotika


Domotika