Gaur Teknopolis saioaren bideo zati bat ikusi dugu, Lurraren bukaerari buruz.
Lurra sortu zen bezala egunen batean bukatu egingo dela azaldu dute. Lurraren bukaera hemendik milioika urtetara gertatuko litzateke eta guk ez dugu ezagutuko.
Bukaera aukera desberdinak daude. Horietako bat meteorito batek Lurraren aurka talka egitea da. Horregatik, zientzialariak aukera honen inguruan lanean ari dira.
Naiara Barrado Izagirre astronomia zientzialariak esan du Diformos asteroideari Dart zunda bidali ziotela 2022an. Dart zundak Diformosen aurka talka egin zuen. Talka horrekin Diformosen orbitaren norakoa aldatu nahi zuten. Honek funtzionatuko balu, egunen batean Lurrera bidean asteroide edo meteoritoren bat izango bagenu haren norabidea aldatuko genuke. Diformosen orbita aldatu den frogatzeko pasa den astean ESA-k (Europako Espazio Agentzia) Era satelitea bidali zuen.
Aipatutakoaz gain, 2029an Apofis asteroidea Lurretik oso gertu pasako dela esan dute. Aposisen lurrikara txikiak eta masa mugimenduak gerta daitezke. Horregatik, zientzialariak adi egongo dira.