2025/04/11
Munduko eraikuntzak
Kaixo denoi.
Bigarren hiruhilekoan Munduko eraikuntzak landu ditugu.
Helbide honetan klikatuz gero ikusi ahal izango duzue LH 3-4koek egindako lana. Klikatu borobil horian eta bertan eraikuntzari buruzko informazioa irakurri, entzun eta ikusi ahal izango duzue. Ea gustatzen zaizuen. Guri bidaiatzeko gogoa piztu zaigu.
2025/04/09
UDABERRIAN ERE TTIPI-TTAPA
Gaur ospatu dugu apirileko Berrobin ttipi-ttapa. Giro bikaina paseorako eta nola ez, polka bat dantzatzeko! Eskerrik asko etorri zareten guztioi, ederki ibili gara!
2025/04/07
KIROL-TOPAKETA
Aurreko ostiralean, Berazubin elkartu ginen inguruko herrietako ikaskideekin batera, urteroko kirol-topaketa egiteko. Aitzakia horrekin, egun pasa polita egin genuen Tolosan. Hortxe argazki batzuk.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)