Ingurunean ikasi dugu bizitza batean bataz beste 3.000.000.000 taupada egiten dituela bihotz batek. Hori egia den jakiteko froga batzuk egin ditugu:
Erabaki dugu bataz beste bizitza batek 70 urte irauten duela, kontutan hartuta hemen bizi itxaropena 80 urte inguru dela, baina Afrikan zenbait herritan 50 urtekoa dela.
Eskua bularrean jarri genuen jakiteko hamar segundutan zenbat taupada egiten dituen gure bihotzak; bataz beste 14 taupada ateratzen zitzaigun 10 segundutan.
Gure bihotzak minutu batean zenbat taupada egiten dituen jakiteko 14 X 6 egin dugu: 84 taupada ditugu minuturo gutxi gora-behera.
3.000.000.000 taupada 70 urtetan , zatiketa eginez jakin dugu pertsona bakoitzaren bihotzak urte batean 42.857.144 taupada egiten dituela.
Orduan jakiteko egunean zenbat taupada egiten ditugun, 42 milioi horiek zati 365 egun egin dugu: 117.718 taupada eguneko. Ordu batean zenbat dauden jakiteko, aurreko zenbakia zati 24 ordu egin dugu eta 4.904 atera zaigu. Bukatzeko, minutuan zenbat taupada egiten ditugun jakiteko, hori zati 60 egin dugu eta 81 taupada minuturo atera zaigu. Kontutan hartuta umeen bihotza helduena baino azkarrago dabilela, gure kalkuluak egokiak izan al dira?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina