2012/01/17

Nondik nator ? Nola sortu ginen?

NONDIK NATOR? NOLA SORTU GINEN?

HAUR HEZKUNTZAN, GALDERA HAUEI ERANTZUNAK BILATZEN ARITU GARA TALDE HANDIAN ETA HONA HEMEN GURE IKASLEAK EMANDAKO ERANTZUNAK:
“AMATXOREN TRIPATIK”

ETA AMATXOREN TRIPAN NOLA SORTU ZINEN?

“AMAK JANARIA JATEN DU ETA TXILBORRERA JOATEN ZAIO”
“MEDIKUNA JOATEN DA”
AMATXO IZAN BEHAR DU UMEA IZATEKO”
“AITATXOREN LAGUNTZA BEHAR DU”

ETA AITATXOK ZER EGITEN DU LAGUNTZEKO?
“LANA”

OSO GARBI EZ DUTENEZ NOLA SORTU GINEN GALDERARI ERANTZUTEKO 6. MAILAKOEI LAGUNTZA ESKATU DIEGU ETA TALDETAN JARRI GARA ERANTZUN BILA.
HONA HEMEN ZAHARRENEN ERANTZUNAK:

NOLA SORTU GINEN?

“AITA ETA AMA ENAMORATZEN DIRENEAN AITAK DAUZKA HAZI ASKO ETA LEHENENGO IRISTEN DENA AMAK DAUKA BOLTSA BAT ETA HARA IRISTEN DA ETA UMEA JAIOTZEN DA”

“BI PERTSONA ENAMORATZEN DIRENEAN UMEA EGITEA ERABAKITZEN DUTE ETA ONDOREN ZAKILA ETA ALUA SARTU EGITEN DIRA ETA MUTILAK EDUKITZEN DUTEN ESPERMATOZOIDEA ALURA JOATEN DA ETA OBULOAREKIN JUNTATZEN DA ETA ORDUAN AMAK TRIPAN DAUKAN POLTSAN UMEA SORTZEN DA”

“ZAKILA ALUAN SARTZEN DA ETA ORDUAN ZAKILAKO ESPERMATOZOIDE BAT OBULOAREKIN JUNTATZEN DA ETA NESKAK DAUKATEN BOLTSA BATEAN ETA HOR SORTZEN HASTEN DA PIXKANAKA ETA GERO TRIPATIK ETA ALUATIK ATERATZEN DA”

“GIZONAK ESPERMATOZOIDEAK DITU ETA NESKAK OBULOAK DITU ETA UMEA EGITEKO ZAKILA ALUAN SARTZEN DENEAN ESPERMATOZOIDEA ETA OBULOA JUNTATZEN DIRA ETA AMATXOREN BOLTSAN SARTZEN DIRA ETA BIEN ARTEAN UMETXOA SORTZEN HASTEN DA BAINO UME BAT EDUKITZEKO MAITASUN HANDIA EDUKI BEHAR DA ETA RESPONSABILIDADE HANDIA EDUKI BEHAR DA ETA ONDO-ONDO PENTSATU BEHAR DA, HORI EGIN BAINO LEHEN INPORTANTEENA FAMILIAN MAITASUN HANDIA EGOTEA DA”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina