2012/03/28
2012/03/23
BARATZEAN LANDATZEN
Gaur baratzean landatzen hasi gara. HHkoek letxugak eta perrexila landatu dituzte, 1.mailakoek tipulak eta brokolia landatu dituzte, 2. eta 3. mailakoak azelgak, piperrak eta kalabazina landatu ditugu eta 4. eta 6. mailakoek tomateak eta porruak landatu dituzte.
2. eta 3.mailakoak baratza zaintzeko ardura daukagu eta saiatuko gara ondo zaintzen.
BARATZA PRESTATZEN
2012/03/19
ASAMBLEA
2012/03/16
Kirol topaketak
Martxoaren hamaseian Berazubira joan gara, eskola txikiek prestatzen dituzten olinpiada txikietara. Herri pila batetik ume pilabat elkartu gara eta denak nastuta ibili gara jolasten.
Hasieran 3. eta 4. mailakoak errelebo lasterketa egiten hasi dira eta 6. mailakoak frontoiean joku desberdinak egin dituzte.
Gero hamaiketakoa egitera joan gara denak eta gradetan elkartu gara. Hamaiketakoa egin eta gero alderantziz egin dugu.
Kirol topaketak bukatzeko denak ume guztiak batera elkartu gara eta pista guztiari buelta eman diogu. Oso ondo pasa dugu!
ANTTON KAZABONEN BISITA
2012/03/14
GURE ARTELANAK
HAZIEKIN ESPERIMENTATZEN
2012/03/09
TXURI URDIN ETA CRISTINA-ENEA IRTEERA
2012/03/08
2012/03/05
Poliedroak
Egun hauetan geometria ikasten ari gara. Lastotxoekin poliedroak egin ditugu, poli hitzak asko esan nahi du eta edro hitzak aurpegia nahi du esan grekeraz. Poliedroak orduan aurpegi asko nahi du esan.
Eredu batzuekin irudi desberdinak egin ditugu. Ondoren euren izena bilatu ditugu eta euren ezaugarriak aztertu, hau da, euren erpin, ertz eta aurpegiak kontatu eta sailkatu ditugu.
2012/03/02
Hexagonoen azalera
Guk hori egiaztatzen saiatu gara:
Hiru poligono desberdin marraztu genituen, 24 cmko perimetrokoak. Hirukiak 8cmko aldea zuen, karratuak 6cmko aldea eta hexagonoak 4cmko aldea.
Lehenego laukiaren azalera neurtu genuen, horretarako luzera x altuera egin genuen, ondoren hirukiarena, altuera x luzera zati bi egin genuen eta azkenik hexagonoarena, baina ez genekienez nola neurtzen zen hexagonoaren azalera, hexagonoa hirukiz bete genuen, hiruki guztiek azalera berdina zutenez hiruki horietako baten azalera neurtu genuen, gero bider sei egin genuen sei hiruki zeudelako, hexagonaoaren azalera zen handiena.
Hirukiaren azalera: 28cm2.
Karratuaren azalera:36cm2.
Hexagonoaren azalera:42cm2.
Hemen oso ondo ikusten da hexagonoaren azalera askoz handiagoa dela, pareta berdinekin.