Erleen kaiolek abaraxkak izena dute. Gelaxkak zergatik ez dira laukiak edo triangeluarrak? Erleen helburua ahalik eta argizari gutxien erabiliz, eztia gordetzeko ahalik eta azalera handiena lortzea da, eta hori, gelaxka hexagonalekin lortzen dute.
Guk hori egiaztatzen saiatu gara:
Hiru poligono desberdin marraztu genituen, 24 cmko perimetrokoak. Hirukiak 8cmko aldea zuen, karratuak 6cmko aldea eta hexagonoak 4cmko aldea.
Lehenego laukiaren azalera neurtu genuen, horretarako luzera x altuera egin genuen, ondoren hirukiarena, altuera x luzera zati bi egin genuen eta azkenik hexagonoarena, baina ez genekienez nola neurtzen zen hexagonoaren azalera, hexagonoa hirukiz bete genuen, hiruki guztiek azalera berdina zutenez hiruki horietako baten azalera neurtu genuen, gero bider sei egin genuen sei hiruki zeudelako, hexagonaoaren azalera zen handiena.
Hirukiaren azalera: 28cm2.
Karratuaren azalera:36cm2.
Hexagonoaren azalera:42cm2.
Hemen oso ondo ikusten da hexagonoaren azalera askoz handiagoa dela, pareta berdinekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina