2012/05/11
LEHENENGO LOREAK BARATZEAN!!!
Gaur baratzara joan gara. Lehenengo piperrei makila jartzen hasi gara. Gero landareak ureztatu ditugu. Perrexila gehiago landatu dugu. Lehenago landatu genuena ximelduta zegoelako.
Eta zergatik ximeldu zaigu?
Ontziak ez zuelako zulorik eta egin duen euriarekin, ontzia urez beteta aurkitu dugulako behin baino gehiagotan. Ura kentzen genion baina perrexilak ez du aguantatu.
Horregatik gaur zuloak egin dizkiogu ontziari.
Eta sorpresa txiki bat ere hartu dugu. Hain lehor zeudela eta, duda genuen zerbait aterako ote zen. Eta hara non, lehenengo lorea ikusi dugun! Gainera, beste landare batzuei ere, lorea ateratzen ari zaiela ikusi dugu. Ea zenbat tomate ditugun aurtengo udan!
Ikusi, ikusi argazkia...
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
hummmmmmmmmmmm,noiz jango dugu lehendabiziko tomateak????????jejeje
ErantzunEzabatu