2013/03/19

Ameriketatik


Martxoaren 18an Mikel Labaien eta Naiara Aginako etorri ziren gure eskolara beraien Hegoameriketako bidaia kontatzera. Bidai guztia egiteko zortzi hilabete eta hiru aste pasa zituzten. 5321 km egin zituzten bizikletaz.
Toki askotatik pasa ziren, Argentina, bolivia eta Perun alde batetik bestera joan ziren. Gainera Boliviako Sukre hirian bi hilabete pasa zituzten eskola batean laguntzen; eskolaren izena Cerpi Centro de Recursos Pedagogicos Integrales zen. Oso bidai polita izan zen eta oso interesgarria: Paisai desberdinak ikusi zituzten: basamortua, gatzaga, mendiak, glaziarrak, hiriak...eta oso eguraldi desberdinak izan zituzten ere bai. Toki guztiak oso desberdinak izan ziren.

Asko gustatu zitzaigun beraien bisita, eta inbidi asko pasa genuen batzuk. Mila esker.

2013/03/18

ASIER CAMINOSEN BIDAIA


ASIER ETORRI DA ESKOLARA VENEZUELARA EGIN ZUEN BIDAIA KONTATZERA. HAN RORAIMA TEPUIA IGO ZUTEN . TEPUIAK MUNDUAN SORTU ZIREN LEHENENGO MENDIAK DIRA.
MILA ESKER ASIER ZURE AZALPENENGATIK!

2013/03/15

KIROL TOPAKETAK

EDERKI PASATU DUGU!!!




Itxaropena eta etsipena



Hiruhileko honetan Lurra eta bere herrialdeak ezagutzen ari gara. Herrialde bakoitzean nola bizi diren ezagutzen ari gara eta herrialde batzuek konparatzeko aukeratu ditugu. Horietako bat, Kongoko Errepublika Demokratikoa izan da, alde batetik hango eskola batekin kontaktuan jarri nahi dugulako eta bestetik herrialde hori munduko pobrenetako bat delako, gerra eduki duelako. Aste honetan jakin dugu martxoaren 15ean pake ituna sinatuko dutela  herrialde horretan eta gerrilak armak entregatuko dituztela. Itxaropena hasiko da pakearen hasierarekin. Gure itxaropena da behingoz pakea hastea.

Honekin batera, Giza Eskubideak landu ditugu eta beste berri bat ikusi genuen orain dela hamar egun: Saudi Arabian zazpi mutil hil behar zituzten adin txikikoak zirenean lapurtu ote zutelako. Orduan guk, berri hori irakurritakoan, "Amnistia Internacionalera" sinadurak bidali genituen gure gelakoek ez hiltzea eskatzeko, baina hori ez zuen ezertarako balio. Azkenean exekutatu egin zituzten Martxoaren 12an. Etsipena sentitu genuen.

Eskolan ikusi dugu nola aste batean mundua aldatu den albiste on batekin, Kongokoa, eta bestea txarra, Saudi Arabiakoa.

Kongoko eskola
Gazteak hil aurretik errezatzen

2013/03/12

IPUIN KONTAKETA


Atzo 1 eta 2. mailakoak ipuin kontaketa egin genuen. Kontaketa ondo egiteko asko  entsaiatu genuen eskolan eta etxean. Gero gonbidapenak prestatu eta geletan banatu genituen. 5 bikote edo hirukote ginen ipuinak kontatzeko.Bikote bakoitza gela desberdinetan jarri ginen eta beste geletatik bakoitzak nahi zuen ipuina entzutera etorri ziren.

2013/03/07

FERNANDO ROJOREN BIDAIA

Atzo Fernando Rojo etorri zen eta bere bidaia kontatu zigun.Bidai  oso luzea izan zen eta sei ilabetez egon zen bidaian.Afrikako bidaia izan zen eta jende asko ezagutu zuen. Herri hoietan oitura desberdinak zeuden.Ura asto batek eramaten zuen erritik zear eta bahobab izeneko arbol bat osopolita zen eta ostorik gabe pilitagoa zela esan zigun.Umeak uniformearekin joaten ziren eskolara emakumeak erropa oso koloretsuak jartzen zituzten.Egun batean erreka batean barku txiki baten zeudela hipopotamo baten erasoa jasan zuten baina ezitzaien ezer pasa.

2013/03/05


ITZIAR ZUBIZARRETA EORRITA IUIMAOTAZEA. ZITAOITA, ADIAENA ETA DAZENA OTAUIU.

 

(ITZIAR ZUBIZARRETA ETORRI DA IPUINAK KONTATZERA. TXITA POLITA, ARBIARENA ETA BEHATZENAK KONTATU DITU)