Hiruhileko honetan Lurra eta bere herrialdeak ezagutzen ari
gara. Herrialde bakoitzean nola bizi diren ezagutzen ari gara eta herrialde
batzuek konparatzeko aukeratu ditugu. Horietako bat, Kongoko Errepublika
Demokratikoa izan da, alde batetik hango eskola batekin kontaktuan jarri nahi
dugulako eta bestetik herrialde hori munduko pobrenetako bat delako, gerra
eduki duelako. Aste honetan jakin dugu martxoaren 15ean pake ituna sinatuko
dutela herrialde horretan eta gerrilak armak entregatuko dituztela. Itxaropena
hasiko da pakearen hasierarekin. Gure itxaropena da behingoz pakea hastea.
Honekin batera, Giza Eskubideak landu ditugu eta beste berri
bat ikusi genuen orain dela hamar egun: Saudi Arabian zazpi mutil hil behar
zituzten adin txikikoak zirenean lapurtu ote zutelako. Orduan guk, berri hori
irakurritakoan, "Amnistia Internacionalera" sinadurak bidali genituen gure
gelakoek ez hiltzea eskatzeko, baina hori ez zuen ezertarako balio. Azkenean
exekutatu egin zituzten Martxoaren 12an. Etsipena sentitu genuen.
Eskolan ikusi dugu
nola aste batean mundua aldatu den albiste on batekin, Kongokoa, eta bestea
txarra, Saudi Arabiakoa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina