2013/04/23

KOLI

KOLI LIZARTZATIK BUELTATU DA ETA XIMON AGURTU DUGU.
IZARTXO NON DAGO? NOIZ ETORRIKO DA?

2013/04/22

Hondarribiko irteera


Apirilaren 18an Hondarribira joan ginen 3, 4, 5 urte, 1go eta 2. mailakoak. Lizartzakoekin joan ginen.

Hondarribin aire portua ikusi genuen .3 abioi ikusi genituen. Bertan bi hondartza zeuden eta uretan harri handi bat.Hondarribi oso polita da.

Hondarribiko aterpetxeak hiru pisu dauzka . Beko  pisuan jangela  zegoen  eta komunak . Lehenengo pisuan logelak, jolas gela,gela handi bat,telebista   gela  bat   eta  komunak  zeuden eta bigarren pisuan berdin . Parkea zegoen kanpoan eta  jolasteko  zelaiak zeuden . Etxea oso handia eta polita zen.

Gelatan literak zeuden. Gelak armariok zeuzkaten.
 14 ohe  zeuzkaten logela batzuk eta beste batzuk 4  edo 2. Zakutan egin genuen lo.

Janaria goxoa  zen.Afaltzeko arroza, saltxitxak  eta  hirugiharra zegoen.Gosaltzeko esnea  eta gailetak  zeuden  eta  bazkaltzeko patatak txorizoakin eta  petxuga  patatakin. Postrea elatua.
Ostegunean autobusa hartu eta Hondarribira joan ginen. Lendabizi  aeroportua  ikusi  genuen  eta  andik  aterpetxera  joan ginen. Hemen maletak utzi eta bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren jolasten ibili ginen. Ondoren paseo bat eman genuen eta parke batean jolastu genuen. Hemendik afaltzera joan ginen eta diskoteka egin genuen. Hemendik lotara joan ginen.

Ostiral goizean parkera joan ginen eta gero bazkaldu egin genuen.Etxera joan baino lehenago rugbiko
baloiarekin ibili ginen eta gero etxerajoan ginen.Oso ondo pasa genuen.


 


2013/04/09

Agurtzane Asian




Apirilaren 8an Agurtzane Belauntzaran  etorri da eskolara, Asiako Ekialdean orain dela gutxi egin duen bidaia kontatzera.
Lehenik Indonesiako irla batera joan zen. Indonesian 17.000 uharte daude eta kontatu zigun bera egon zen uhartean etxeak ur gainean zeudela ez daukatelako diru nahikorik lurra erosteko. Jende pobrea bizi da oso leku ederrean. Han ume asko ezagutu zituen adibidez Irfan eta Kula.
Indonesian bizikleta erosi zuten eta Myanmarren bizikletaz ibili ziren. Ondoren Myanmarren saldu egin zuten bizikleta. Agurtzanek esan zuen hango jendea oso eskuzabala eta alaia dela. Mynmarrera joan zen eta han monje asko ikusi zituen. Monjeak ilea moztu egin behar zuten. Gero handik etxera itzuli zen hegazkinez. Sei hilabetetan Filipinas, Tailandia, Indonesia, Laos eta Myanmarren inguruan ibili da Agurtzane.
Oso bidai interesgarria izan da. Eskerrik asko etortzeagatik!






Konponketa

MIKEL AGUAZILAK ESKOLAKO SARRERAKO TETXUA KOODU ETA ITAU DU.
ESKERRIK ASKO MIKEL!
( Mikel aguazilak eskolako sarrerako tetxua konpondu eta pintatu du).