Apirilaren 8an Agurtzane Belauntzaran etorri da eskolara, Asiako
Ekialdean orain dela gutxi egin duen bidaia kontatzera.
Lehenik Indonesiako irla batera joan zen. Indonesian
17.000 uharte daude eta kontatu zigun bera egon zen uhartean etxeak
ur gainean zeudela ez daukatelako diru nahikorik lurra erosteko.
Jende pobrea bizi da oso leku ederrean. Han ume asko ezagutu zituen
adibidez Irfan eta Kula.
Indonesian bizikleta erosi zuten eta Myanmarren
bizikletaz ibili ziren. Ondoren Myanmarren saldu egin zuten
bizikleta. Agurtzanek esan zuen hango jendea oso eskuzabala eta alaia
dela. Mynmarrera joan zen eta han monje asko ikusi zituen. Monjeak
ilea moztu egin behar zuten. Gero handik etxera itzuli zen
hegazkinez. Sei hilabetetan Filipinas, Tailandia, Indonesia, Laos eta
Myanmarren inguruan ibili da Agurtzane.
Oso bidai interesgarria izan da. Eskerrik asko
etortzeagatik!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina