2013/05/16

Eskola txikietako abestia

Dakizuen bezela aurten Eskola txikietako festa Olaberrian izango da. Eskola txiki guztietako ume eta irakasleen artean honako abesti hau grabatu degu. Oso polita geratu da, eta orain koreografia bat asmatu behar diogu.
Datorren astean eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen artean grabatu egingo degu eta ondoren Eskola txiki guztietako zatiekin bideo bat osatuko dugu. Hau Olaberriko festa egunean jarriko dute lehenengo aldiz.
Beraz, badakizue, datorren asteko grabaziorako animatu! Esango dizuegu eguna eta ordua aurrerago; eta entzun ondoren dantzarako pausoren baten proposamena edo baduzue ,egin iruzkina! Animatu!

 




No hay comentarios:

Publicar un comentario