2013/09/20

Ur pila bat!

Aste honetan berri on bat aurkitu dugu: Kenian lur azpian 200 000 Hm³ko akuifero izugarria aurkitu dute ur edangarri eta freskoaz beteta! Petroleoa bilatzeko indusketak egin zituzten eta UNESCOK zulo horiek aprobetxatuz ura bilatu dute. Lurralde horretan oso ur gutxi dago eta animaliak egarriz hiltzen ari dira eta jendea gosez bizi da. Bi hilabete barru ura ateratzeko aukera izango dute eta horrekin 700 000 biztanleentzat nahiko ura izango da.
Akuiferoaren tamaina ulertzeko, matematikan lan bat egin dugu: Lehenengo m³ bat zenbat zen ikasi dugu. Ondoren, eskola neurtu dugu, kalkulatzeko zenbat metro kubiko kabitzen diren. Hau egin eta gero, 100mko aldea duen karratu bat neurtu dugu eskolaren inguruan. Helikoptero bat ez dugunez, ezin izan dugu goraka 100m neurtu! Dena den, argazki honetan marraztu dugu nola izango litzatekeen Hm³. Imajina ezazue zenbat izango den 200 000 Hm³ ur. Hara ze altxorra!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina