2013/10/16

ESKOLAKO GARBIKETA

Astelehenean asanblada izan genuen, eskolako arazoei buruz hitz egiteko.
Arazoak hauek dira: eskolako ateko burnia desagertu da, elektrizitateko bi tornilo falta dira, hesiak hautsita daude eta okerrena: eskolako zaborra.
Eskolako zaborraren arazoa  konpontzeko asanbladan hauxe erabaki zen:  kartelak egin eta eskolatik jartzea, jendeari eskatzea zaborra lurrera ez botatzeko, merendolatan dena garbi uzteaz arduratzea, astelehenero argazkiak ateratzea eta ikusi zenbat aurreratu dugun eta azkenik denon artean patio guztiak garbitzea. Eskolako patioak nahiko garbi utzi genituen
eta zabor asko bildu genuen.
Egunero garbi mantentzea espero dugu.
Lagunduko diguzue?













3 iruzkin:

  1. Guk lagunduko dizuegu garbiketarenarekin, gustura.
    gure lagunen eskolak garbi eduki nahi ditugu.
    Argazkietan ikusten da zenbat lan egin duzuen.

    ErantzunEzabatu
  2. Noski baietz!!!! Garbi mantentzea denen ardura baita.

    ErantzunEzabatu
  3. denok batera lortuko dugu!

    ErantzunEzabatu