2013/10/21

LOMCE legearen kontra

Aste honetan mobilizazioak egongo dira Werten erreformaren aurka. LOMCE,  gobernuak eta Wert ministroak sustatutako Hezkuntza Legea, izugarrizko atzera pausua da  gure hezkuntza ereduarentzat. Uste dugu Hezkuntza erreforma hau gure ikasgeletan ezin dela sartu.   Daukagun eredua defendatzea, lortu dugun guztia mantendu eta hobetzea da gure  helburua.


Euskal Herriko hezkuntza eragile gehienok, ikasle, familia, langile eta beste hainbat elkartek eta erakundek Wert hezkuntza ministroak inposatu nahi duen LOMCE hezkuntza erreformaren kontra gaude. Hau gurasoekin eta  eskolako komunitate osoarekin partekatu nahi dugu. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina