2014/04/10

Pop popak

Pop pop itsasontziak egin ditugu. LH 5 eta 6. mailakoek motorrk egin dizkigute. Guk itsasontziak egin ditugu zumu eta esne kaxekin. Zuloa egin eta bertan motorra sartu degu. Pajitak urez bete eta kandelaren beroarekin ura berotutakoan sortutako baporearekin itsasontziak mugitu egiten dira eta entzun soinua pop pop pop...

Relatos de infancia

2014/04/04

ITSASONTZIAK ERREKARATZEN

Taldeka elkartu eta barkuak egin ditugu botilekin, gomekin, kortxoarekin, bandejekin, pajitekin,... Bandeja batean ura jarri genuen eta flotatu egin zuten eta gaur errekaratu egin ditugu. Denek flotatu dute eta aurrera segitu dute. Ataskatu zaizkigunean Patxik surf egiteko arropa jantzi eta  desataskatu eta aurrera segitu dute. Espero degu aurrera joatea Orioko itsasoraino. Norbaitek ikusten baditu deitu eskolara edo idatzi iruzkin bat. Asko poztuko gara!

2014/04/03

Xabier Etxeberria idazlearen bisita

Joan den astean "PAKO FAKIRRA" liburua irakurri genuen. Astelehenean, Xabier Etxeberria,"PAKO FAKIRRA" liburuaren idazleetako bat etorri zen eskolara. Martin Etxeberriak, bere anaia bikiak, ezin izan zuen gurera etorri, lanean zegoen eta. Solasean aritu ginen berarekin eta liburuari buruzko bitxikeriak kontatu zizkigun. Horretaz gain, bere anaiarekin batera idaztearen abantailak eta desabantailak aipatu zituen. Beno, egia esan... desabantailarik ez zegoela aitortu zuen. Azkenik, errazago idazteko aholku pare bat eman zizkigun.
BESTE BATEAN ETOR ZAITEZTE BIAK!!!

ZIRKO PARREGARRIA, DIBERTIGARRIA ETA ARRISKUTSUA

BERROBIN ZIRKOA EGON DA ETA BERTAKO GIZON BAT ETORRI ZEN GURE ESKOLARA KONTATZERA NOLA BIZITZEN DEN ZIRKOAN. ANIMALIAK ASKO ZAINDU BEHAR DIRELA ESAN ZIGUN ETA FAKIR BAT FRANTZIAN DAUKATELA ESAN ZIGUN. OSO ONDO PASATZEN ZUTELA  BAINA GOGORRA ZELA MONTATZEA ETA DESMONTATZEA . BERTAKO MUTIKOA EZ DA ESKOLARA JOATEN, INTERNETETIK IKASTEN DU.

ATZO ZIRKORA JOAN GINEN. BATEK SUAREKIN MALABARISMOAK EGIN ZITUEN ETA PAILAZOAK BURUZ BEHERA JARRI ZIREN SILLA BATZUETAN. PINO ETA PEPINO IZENA ZUTEN. PINOK MUSIKA JARRI ZUEN ETA GERO GIZON BAT ATERA ZEN ETA ESAN ZION MUSIKA EZIN ZELA JARRI PISTAN. OSO POLITA ETA PARREGARRIA IZAN ZEN.