2014/04/03

Xabier Etxeberria idazlearen bisita

Joan den astean "PAKO FAKIRRA" liburua irakurri genuen. Astelehenean, Xabier Etxeberria,"PAKO FAKIRRA" liburuaren idazleetako bat etorri zen eskolara. Martin Etxeberriak, bere anaia bikiak, ezin izan zuen gurera etorri, lanean zegoen eta. Solasean aritu ginen berarekin eta liburuari buruzko bitxikeriak kontatu zizkigun. Horretaz gain, bere anaiarekin batera idaztearen abantailak eta desabantailak aipatu zituen. Beno, egia esan... desabantailarik ez zegoela aitortu zuen. Azkenik, errazago idazteko aholku pare bat eman zizkigun.
BESTE BATEAN ETOR ZAITEZTE BIAK!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario