2015/01/22
MAHALARAKO IRTEERA
Atzo Mahalara joan ginen 1mailatik 6.mailara. Mahalako baserrian behiak ikusi genituen. Andre batek azaldu zigun nola zaintzen dituzten behiak eta ikusi genuen txekorrak eduki behar zituen behiak aparte zeudela. Esan ziguten zezen bakarra zegoela. Behiak ikusi ondoren lantegira joan ginen gauzak nola egiten zituzten ikustera. Lehenengo bi talde egin genituen, gero sartu egin ginen eta txistorra nola egiten zuten ikusi genuen. Hori ikusi genuenean atera egin ginen beste taldea sartzeko. Beste taldea atera zenean gu sartu egin ginen ikasteko yogurrrak eta gazta nola egiten diren. Andreak esan zigun gazta egiten duten langileak gazta probatu egin izaten dutela jakitek ona dagoen ala ez. Bukatu genuenean txorizoa eta gazta probatzeko eman ziguten eta gero yogurrak eta natillak eman zizkiguten etxean jateko. Azkenik autobusa hartu eta Berrobira bueltatu ginen. Gauza asko ikasi genituen!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina