Han elikagaiei buruzko gauza interesgarriak ikasi genituen.
Guidak esan zigun jolas bat egin behar genuela bost talde desberdinetan banatuta, talde bakoitzari bost galdera eman zizkion eta denon artean urez betetako botila bat garbi mantentzea lortu behar genuen, galdera gaizki erantzuten bagenuen betadine tanta bat botatzen zuen ur botilara.
Jokuari amaiera emateko giza gorputz bat eraiki genuen ordenagailuan, oso osasuntsu atera zitzaigun giza gorputza, ur botilara ez genuelako betadine tantarik bota.
Ondoren Eroskira joan ginen, han erosketak egin genituen sukalderako materiala erosteko. Hiruko taldetan banatu ginen erosi beharrekoa erosteko, talde bakoitzak bi gauza erosi behar genituen eta beste hirugarren bati hiru prezio desberdin aurkitu behar genizkion.
Oso ondo pasa genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina