2015/03/05

Ogiaren errezeta


Osagaiak:
-250g iriña
-175-180ml ura
-5g gatza
-50g ama orea
-2g legamia

Lehenego ama orea nahasten dugu gatza, iriña eta ur pixka batekin. Uraren %10a uzten dugu. Oratzen dugu dena eskuz 10 minutuz ontzi batean. Estalita uzten dugu trapu batekin 10 minutuz. Berriz oratzen dugu 5 minutuz eta 10 minutuz uzten dugu estalita. Berriro oratu 5 minutuz eta berriz estali 10 minutu. Gero berriro oratu 5 minutuz eta 30 minutu utzi tapatuta.
Geratzen den uretan (epela) legamia bota eta 5 minutuz oreatu eta oreara botatzen dugu nahasketa. Gero 2 minutu utzi deskansatzen.
Gero irin pixka bat jarri mahai gainean eta ontziko orea ateratzen dugu. Gero orea tolesten dugu 5-10 minutuz. Globo bat bezala geratu dadila.
Lehenengo zatia bukatzeko, orea zuzenean hozgailuan sartu urrengo eguna arte.
Urrengo egunean orea atera eta 4 ogi txikietan zatitu.
Gero orea tolesten dugu, gutun azal bat bezala,ondo itxi arte. Ondoren orea ordu bat utzi tela batekin tapatuta mahai gainean.
Labea berotzen dugu erretiluekin. Erretiluen gainean labeko papera jartzen dugu. Ogiari buelta eman labean sartzeko eta ebaki batzuk egin. Labearen azpikaldean erretilu bat utzi azkoina eta torlojuekin. Ogi sartutakoan azkoinen eta torlojuen erretiluan ura bota lurruina ateratzeko. Gero 15 minutuz labea tope utzi.
Gero labea ireki eta trapu bat jarri enroilatuta, labea pixka bat irekita egoteko beste 15 minutuz. Garrantzitxuena ogiaren zolak soinu ona ateratzea da.

Ogia ateratakoan hozten utzi behar da jateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina