2015/04/30


BERROBIKO UDAL FOROA

AGENDA 21 MUGIKORTASUNA

Apirilak 28an eskolako ikasle guztiak joan ginen udaletxera, urtero egiten dugun agenda 21eko forora.
Gela bakoitzetik bi ordezkariek azaldu dute bere gelakoek  zer beharrak ikusi duten herrian  mugitzea errezagoa eta seguruagoa izateko.
Alkateak esan digu ertzainek ere kontrolatu zutela  kotxeek herria zeharkatzeko eramaten duten abiadura  eta  aldundiakoek zerbait prestatzen ari direla arazoa zuzentzeko.
Baita ere esan digu kontutan hartuko dituztela gure proposamenak udaletxean:
-        eskaileren ordez aldapak jartzea
-        espaloiaen jeitsierak erreztea
-        kotxeak ez aparkatzeko posteak jartzea…
Azkenean ,alkateari  eskaerak  egin ondoren eskerrak eman  genizkion  espaloi berriak egiten  ari direlako .

2015/04/23

Arrautzak

Eskolan txitak atera nahi ditugu. Atzo oilarrarekin ibilitako arrautzak eta supermerkatukoak inkubadorara sartu genituen. Markatu  egin genituen X eta 0 arekin. Inkubadora komunean jarri genuen ilun eta isilik dagoelako. Egunero buelta ematea oso inportantea da eta bi egunetik behin ura aldatu behar degu. Txandaka emango diegu buelta. 21 egun behar dira txitak ateratzeko.
Gaur arrautzak puskatu egin ditugu eta supermerkatukoak horiagoak direla  ikusi degu. Oierrek kontatu digu oilo txuriak arrautza txuriak jartzen dituela.



2015/04/20

Baratza

Lehengo astelehenean baratza martxan jarri genuen berriro. Aurrena, lehen zeuden barazki guztiak bildu genituen eta ikaslehen artean banatu genituen. Baratzean landatu baino lehen, lurra atxurtu genuen. Gauza berriak landatu genituen adibidez marrubiak, letxugak, piparra, tomatea eta tipulina. Ea zenbat gauza biltzen ditugun.

Xomorroen bila

OSTIRALEAN  INTXEKTUAK ARRAPATZERA JOAN GIÑEN: BARRASKIJOAK, BAREAK, EULI1, ARMIARMA, ETA TXITXAREAK ARRAPATU ETA GELARA EKARRI GENITUEN ZAINTZEKO. BAITA ERE LOREAK BILDU GENITUN GERO LEORTU ETA ESKULANAK EGITEKO.





2015/04/14

Dublingo eskolarekin

 Martxoak 27an Dublingo eskola bateko umeekin hangouten bidez komunikatu ginen. Miriam, iaz gurekin egon zena praktiketan , hango eskolan aritu da praktiketan, eta elkarrekin zerbait egitea pentsatu genuen. Dublingo umeek 6-7 urte zituzten, denak uniformekin joaten dira eskolara. Oso hizkera ezberdina dute. Irlandesak oso azal txuria dute eta batzuk kaskagorriak dira.
Mitologiari buruz aritu ginen: Guk hiru kontakizun kontatu genizkien euskal mitologiari buruzkoak, ingelesez. Beraiek bi kontakizun kontatu zizkiguten baina, azkenerako lotsatu egin ziren eta ez genuen aukerarik izan ondo ulertzeko. Gu hitzegiten ari ginenean beste gelakoak etorri ziren ikustera nola ari ginen lanean. Martin txiki, Lamiak eta Galtzagorrien istorioak kontatu genituen, iaz LH 1. eta 2. mailakoek egin zituzten marrazkiekin. Zuzenean egon ginen Dublingo eskolan!






2015/04/13

Irakurketa saioa

Martxoaren 29an, ostiralean, eskolako ikasle guztiak irakurketa saioa egin genuen. Hau da, handi bakoitzak ume txiki bat hartu, txoko batera eraman eta aukeratutako ipuina irakurri genien. Askok ipuina irakurtzen bukatu ondoren beste ipuin batzuk hartu eta irakurri egiten genien. Guk ondo irakurri genuen eta txikiek gustora entzun zuten. Oso polita izan  zen!