Martxoak 27an Dublingo eskola bateko umeekin hangouten bidez
komunikatu ginen. Miriam, iaz gurekin egon zena praktiketan , hango
eskolan aritu da praktiketan, eta elkarrekin zerbait egitea pentsatu
genuen. Dublingo umeek 6-7 urte zituzten, denak uniformekin joaten
dira eskolara. Oso hizkera ezberdina dute. Irlandesak oso azal
txuria dute eta batzuk kaskagorriak dira.
Mitologiari buruz
aritu ginen: Guk hiru kontakizun kontatu genizkien euskal
mitologiari buruzkoak, ingelesez. Beraiek bi kontakizun kontatu
zizkiguten baina, azkenerako lotsatu egin ziren eta ez genuen
aukerarik izan ondo ulertzeko. Gu hitzegiten ari ginenean beste
gelakoak etorri ziren ikustera nola ari ginen lanean. Martin txiki,
Lamiak eta Galtzagorrien istorioak kontatu genituen, iaz LH 1. eta 2.
mailakoek egin zituzten marrazkiekin. Zuzenean egon ginen Dublingo
eskolan!
majoak al dira
ErantzunEzabatu