2016/02/22

Egun pasa ederra egin dugu. Musika magia da eta asko maite dugu. Orkestra sinfonikoarekin eta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsekin hori bizitzeko aukera izan dugu. Magia, urtaroak, euria, ama , titia, puzkerrak, kaka gaiak eta instrumentuak batzuk ezagutu ditugu. Orain badakigu biolina dela txikiena, biola ertaina eta handiena biolontxeloa dela. Bonbardinoak puzkerrak botatzen dituela, Pirritxek txistua jotzen duela… Zein polita den horrela ikastea!!!! Bazkaltzera Zubietara joan gara. Han, eguzkitan etxekoek prestatutako bokadilo goxoak jan ditugu eta irakasleek txalotu digute dena jan dugulako. Ondoren parkean, frontoian soka eta baloiarekin jolas egin dugu eta Ximon eta Koli pelutxeak trukatu ditugu. Lizartzakoak agurtu eta irrifar batekin etxeratu gara. Gurekin Ximon etorri da. Eskerrik asko gustioi gu hain zoriontsu egiten saiatzeagatik.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina