2016/02/02

Zirrika, irrika... musika!

Otsailak 19, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak moldatutako ikuskizun paregabea ikustera goaz Donostiara. (HH 3,4 eta 5.)
Hari-laukoterako musika eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen umorea uztartuta, eskolako  txikienak algara eta jolasen zurrunbiloan murgilduko dira.
Fruitu batek izan al dezake soinurik? Zein musika ezkutatzen da lore batean? Munduko
gauza orok al du bere musika? Zuk? Zuk ba al daukazu soinurik? Gora eta behera, eskubi-ezker, aurrera-atzera mugitzen gara, mugimendu bakoitzean, edozer gauzatan, edozein kale-kantoietan musika beti zelatan dugula jabetu ere egin gabe...
Zirrika, irrika... musika!

No hay comentarios:

Publicar un comentario