2016/03/09

Guraso kirolariak



Nagore bost urtez Errealean atzelari bezala ibili zen. Gol gutxi  sartu zituen. Ia egunero entrenatzera taxian joaten zen. Goizez ikasi eta arratsaldez entrenatu egiten zuen. 2004-2005 urtean liga irabazi zuten. Beñat jaio zenean utzi zuen.

Esti kotxe karreratako kopilotoa izan zen. Kotxea oso ondo prestatu behar izaten da. Buzoa eta kaskoa erabili behar dira. Kaskoak mikrofonoa darama gidariak eta kopilotoak hitz egiteko. 2010. urtean Euskal Herriko txapelketa irabazi zuten. Anje jaio eta piska batean jarraitu zuen.

Jon, futbolean aritzen zen. Tolosan, Gasteizen, Eibarren eta Granadan ere aritu zen. Gasteizen zegoenean futbolean arituz gain irakaskuntza ikasi zuen. Eibarren jokatzen ari zenean partidu batean hiru gol sartu zituenez baloia jokalari guztien sinadurekin oparitu zioten. Orain irakasle lanetan aritzen da.

Iñigo, esku pilotan aritzen da. Atzelaria da. Sei urterekin hasi zen etxeko pasiluan esponjazko pilota batekin jolasten eta ama haserretu egiten zitzaion. Zazpi urte zituela Berrobiko frontoia eraiki zuten eta hor jolasten hasi zen bere etxe ondoan zegoelako. Bederatzi urterekin Tolosako pilota eskolan hasi zen eta txapela irabazi zuen. Pilota enpresa batean ibili zen eta oraindik ere udaran partiduak jokatzen ditu.

Eskerrik asko guztioi.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina