LH osoa mundua izango balitz denentzat hamaiketakoa erosi dugu. Baina munduaren zazpi zonaldetan dagoen aberastasunaren arabera banatu dugu denontzat zen hamaiketakoa.
Hamaiketako berezi horretan zazpi mahai jarri ditugu, zazpi zonaldeen arabera. Goizean gela prestatu eta mahai bakoitzean zonaldearen izena jarri dugu eta gero janari kantitatea banatu dugu. Hamar eta erdietan Lehen Hezkuntzako guztiak gelako atean bildu gara eta kajatik papertxo bat hartu du bakoitzak zonalde baten izenarekin.
Bakoitzak tokatu zaion zonaldearen mahaira joan behar zuen eta tokatu zaion hamaiketakoa jan behar zuen.
Batzuk gosez gelditu gara eta
beste batzuk tripako minez horrenbeste janda. Konturatu gara zein pobrezia dagoen herrialde batzuetan eta ze aberastasuna beste batzuetan. Guk, Europan eduki behar genukeena baina bi aldiz gehiago dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina