Pasa den astean Borrobiko LH 3,4,5,6 Alkizakoekin batera Etxarri- Larraunera joan ginen. Han jokuak, tailerrak eta horko mendi batera eta basora irteerak egin genituen. Etxarri- Larraun Nafarroko oso herri polita eta txikia da; 37 biztanle besterik ez dauzka. Mendian eta basoan animalien etxeak eta kobazuloak bilatu genituen eta ikasi genuen animaliak ere oso arkitekto onak direla. Arotzenea oso polita eta handia da eta primeran bazkaldu genuen. Diskoteka ere egin genuen eta eta izerditan bukatu genuen. Gauean festa pixka bat egin genuen logelan ezin genuelako lo egin, Monica eta Mertxe denbora osoan guregana etortzen ziren esateko lo egiteko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina