Berrobin autobusa hartu genuen eta Tolosako Berazubi atletismoko pistara abiatu ginen. Behin iritsita esplikatu ziguten zein taldearekin ginen. Taldeak ziren: gorria, horia, berdea, eta urdina, eta egin behar genituen probak ziren: 100 metro hesiak,100 metro, luzera jauzia, altuera jauzia eta 400 edo 800 metrokoa korrika. Lau talde zeudenez, bakoitza proba batean hasten zen. Lehenengo Enekorekin altuera jauzia egin genuen, gero Monika, Yasmina eta Ainhoarekin luzera jauzia, 100 metro hesiak eta 100 metro egin genuen. Nahiz eta bero handia izan ederki pasa genuen eta denok irabazi genuen! Bukatzeko autobusa hartu eta Berrobira abiatu ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina