2016/12/13

Eraikiz erakusketa

Abenduak 2an EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen eskolan. Festa egin genuen eta gauza asko ospatu genituen batera: ATERPEAREN INAUGURAZIOA egin genuen, hiruhilabete honetan aterpea jarri zigutelako patioa basbesteko.Lehenago kirola egiten genuenean, bustitzen ginen, orain ondo egingo dugu kirola! ERAIKIZ ERAKUSKETA antolatu genuen: Guk egindako Txabolak erakutsi genituen. Modu desberdinetako txabolak egin ditugu: mandrilaz, esne kaxaz, banbuz, makilaz, kartoiez eta tuboz. Eskolako patio txikian egin genituen txabolak. Erakusketan gela guztietatik egindako beste eraikin batzuk zeuden: armiarma sareak, kobazulo bat, maketak... KARAOKEA Euskararen eguna ospatzeko Euskazrazko kantak kantatu genituen ikasleok, irakasleek eta gurasoek. Ondoren txokolatada!Oso arratsalde polita izan zen.

ETXERIK ETXE AZKENA from berrobi on Vimeo.

2016/12/01

RAMON OLASAGASTIREKIN LIBURUTEGIAN

Azaroaren 30ean Ramon Olasagastirekin liburutegian egon ginen, bere liburua Sugaar irakurri ondoren. LH 3.4.5. eta 6. mailakoek irakurri dugu eta oso polita da. Galdera batzuk egin genizkion. Ramon 15-16 urtekin hasi zen idazten, kazetaritza ikasi zuen eta kazetari lanetan ibili da Berrian eta mendizale batzuei buruz biografia egin zuen eta orain itzultzailea da.  Ipuin batzuk idatzi ditu.
Eta nola idatzi liburu bat ere esan zigun:
Lehenengo gai bat aukeratu,  hasiera  eta bukaera asmatu eta gero pertsonaiak eta beraien izaera pentsatu. Azkenik idazten zoazenean asmatu historia piskat eta zuzendu. Gomendatzen dizuegu Sugaar liburua irakurtzea  oso polita delako.
Eskerrikasko Ramon !!!!