Azaroaren 30ean Ramon Olasagastirekin liburutegian egon ginen, bere liburua Sugaar irakurri ondoren. LH 3.4.5. eta 6. mailakoek irakurri dugu eta oso polita da. Galdera batzuk egin genizkion. Ramon 15-16 urtekin hasi zen idazten, kazetaritza ikasi zuen eta kazetari lanetan ibili da Berrian eta mendizale batzuei buruz biografia egin zuen eta orain itzultzailea da. Ipuin batzuk idatzi ditu.
Eta nola idatzi liburu bat ere esan zigun:
Lehenengo gai bat aukeratu, hasiera eta bukaera asmatu eta gero pertsonaiak eta beraien izaera pentsatu. Azkenik idazten zoazenean asmatu historia piskat eta zuzendu. Gomendatzen dizuegu Sugaar liburua irakurtzea oso polita delako.
Eskerrikasko Ramon !!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina