2017/03/29
2017/03/27
Igeldoko irteera
IGELDOKO ESKOLAKOAK GONBIDATUTA, IGELDORA JOAN GINEN ADUNAKO ESKOLAKOEKIN BATERA EGUNA PASATZERA.
IGELDO HERRIA EZAGUTZEN, TOKAN, GIZA PROBAN, ZUHAITZAK APAINTZEN ETA EKAITZ JOLASETAN IBILI GINEN.
AITA ORKOLAGAREN HISTORIA KONTATU ZIGUTEN.
HAMAIKETAKO GOXOA JAN GENUEN: BERTAKO ESNEA, OGIA MERMELADA DESBERDINEKIN ETA GAZTA TXIKIAK.
MARRAZKI HANDI BAT OPARITU ZIGUTEN. LAGUN ASKO EGIN DITUGU.
OSO OSO OSO ONDO PASA GENUEN.

2017/03/20
2017/03/16
BUZTINA
2017/03/10
2017/03/09
Iruñeara irteera
Asteartean Iruñera joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasle denak. Lehenengo "Human Body" izeneko museo batera joan ginen. Kaskoak eta mp3 bat eman zizkiguten eta gorputzaren informazioa pila kontatzen zeguten mp3-tik. Azalpenak entzun bitartean gorputza barrutik nolakoa den ikusi genuen; giharrak, hezurrak, organoak, zainak, nerbioak... Gero asmakizunen museo batera joan ginen, oso interesgarria izan zen. Taldeak egin genituen eta asmakizun bat asmatu behar genuen eta besteen aurrean azaldu. Ondoren parke erraldoi batera joan ginen eta han bazkaldu genuen, parkean zegoen jende guztia joan zen eta dena guretzat gelditu zen. Tobogan super haundia zegoen, gezurretazko autobus handi bat, gaztelu moduko torre bat, futbolinak, pin pon mahaiak eta askoz gauza gehiago. Arratsaldean autobusa hartu eta buelta Berrobira. Ederto pasa genuen!
Erizainaren bisita
Ikerne erizainaren bisita izan dugu. Erizainak bere lanean erabiltzen dituen tresnak erakutsi dizkigu eta aholku batzuk eman dizkigu. Gu adi adi egon gara. Gelan dugun mediku txokoan jolasteko hainbat tresna eman dizkigu. Mila esker Ikerne!
2017/03/08
ARANTXAREN BISITA
Lehengo asteartean Ibarrako erizaina Arantxa etorri zen gure gelara lehen sorospenei buruz hitz egitera. Gauza asko erakutsi zizkigun. Hemen dauzkazue adibide batzuk:
- Ume bat negarrez baldin badago eta ematen badu ez duela arnasik hartzen ez larritu. Ahotik hartzen du eta lurrean utzi behar da erropa kenduta.
- Liztorrak kozka egiten badizu ur hotzetan sartu behar da eskua edo.
- Haragia kontrako eztarria joaten bazaizu maniobra Heimlich egin behar da: esku bat itxi eta txilborraren gainean jarri eta bestea irekita barrura eta gero gora egin.
- Hipotermia baldin badaukazu berotzeko modurik onena norbaitek besarkatzea da.
- Tripako mina baldin badaukazu gurasoei esan.
- Botagurea baldin badaukazu albo batera jarri.
- Bero kolpea ematen baizu itzaletan jarri eta Koca Cola, Kas edo Acuarius bat edan behar da....
- Erredura dagoenean ur hotzetan sartu eta arropa pegatuta gelditu bada ez saiatu kentzen.
- Zeozer suduretik sartzen baldin bazaizu sudur zulo bat itxi eta bestetik zintz egin.
- Buruko kolpea hartzen baldin baduzu izotza jarri baina zuzenean ez, trapu batekin. Moto edo bizikletan bazenbiltzan kaskoa badaezpada ez kendu!.

2017/03/06
Ukimena, entzumena
Paseoa
Ostiralero bezala paseatzera joan ginen. Mayensatik Erbaitara eta Garazin txabolatik barrena ospela auzora jaitsi ginen. Nahiz eta aldapa handia izan jaisteko, handi batek txikienei eskutik heldu eta ederki jaitsi ginen.
2017/03/03
Iñauteriak 2017
Ostegun gizenean, goizean txikiekin jolastu genuen eta ondoren guztiok pista jokoa egin genuen. Gero, mozorrotu egin ginen maskara desberdinak jantzita eta dantza egin genuen. Bukatzeko, hamaiketako goxo-goxoa izan genuen. Oso ondo pasa genuen eta poz pozik joan ginen etxera!
Klikatu hemen eta argazkiak ikusiko dituzu
Klikatu hemen eta argazkiak ikusiko dituzu
Iritsi dira Mirari eta Garazi
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)