Asteartean Iruñera joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasle denak. Lehenengo "Human Body" izeneko museo batera joan ginen. Kaskoak eta mp3 bat eman zizkiguten eta gorputzaren informazioa pila kontatzen zeguten mp3-tik. Azalpenak entzun bitartean gorputza barrutik nolakoa den ikusi genuen; giharrak, hezurrak, organoak, zainak, nerbioak... Gero asmakizunen museo batera joan ginen, oso interesgarria izan zen. Taldeak egin genituen eta asmakizun bat asmatu behar genuen eta besteen aurrean azaldu. Ondoren parke erraldoi batera joan ginen eta han bazkaldu genuen, parkean zegoen jende guztia joan zen eta dena guretzat gelditu zen. Tobogan super haundia zegoen, gezurretazko autobus handi bat, gaztelu moduko torre bat, futbolinak, pin pon mahaiak eta askoz gauza gehiago. Arratsaldean autobusa hartu eta buelta Berrobira. Ederto pasa genuen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina