2017/10/20

Bilboko irteera

Kaixo.
Berrobi eta Alkizako LH 3, 4,  5 eta 6. mailakoak Bilbora joan ginen, urriaren 16 eta 17an.
Bilbo piska bat ezagutzera abiatu ginen. Pixka bat ibilitakoan Alhóndiga ezagutzera joan ginen, zutabe asko zeuden, kolore desberdinak eta itxura askotakoak. Denak oso politak ziren. Irakasleak esan ziguten guri gehien gustatzen zitzaigun zutabea aukeratzea. Pisu bat gorago liburutegia zegoen, oso handia zen. Umeen gelan sartu ginen, gauza asko zeuden: liburuak, almoada lapitza itxurarekin, telebista …
Ondoren parke batean bazkaldu genuen, Doña Casilda izenekoa. Denak bazkaldu ondoren Deustuko liburutegi berrira joan ginen, milioi bat eta erdi liburu zituzten! Gero tranbia hartu genuen aterpetxea joateko. Zazpigarren pisutikan izugarri bista ederrak geneuzkan.  
Afaltzera jaitsi ginen, gero kanpora atera ginen jolastera. Aspertutakoan bakoitza bere gelara joan zen bere gelako kideekin.
Hurrengo goizean esnatu ginenean gosaltzera jeitsi ginen. Gero futbol partidu bat egin genuen eta guk irabazi genuen 2-0!! Ondoren hortzak garbitu eta alde egin genuen piknika hartuta. Gero San Mames ikusi genuen eta Monikarekin eta San Mamesekin argazkia atera genuen, Metroa hartu genuen Bilboko alde zaharrera joateko eta han jolas batzuk egin genituen.
Ondoren Guggenheimeko ondoko parkean bazkaldu genuen. Eguzki sistemaren erakusketa bat ikusi genuen eta esplikatzen zigun gizonari ez zitzaion gehiegi ulertzen.  Hori bukatutakoan Guggenheim ikusi genuen, eta ez ziguten  utzi ikuitzen burni ziztrin bat. Gero autobuseko gidaria gure bila etorri zen, maletak hartu eta etxera bueltatu ginen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina