Abenduaren bostean Orzurirekin bideokonferentzia bat egin genuen Alkiza eta Adunakoekin batera. Orzurik aeronautika ingenieritza ikasi zuen eta propultsioan espezializatu zen; orain Neil Amstronek ikasi zuen unibertsitatean dago lanean. Bera Bizkaiko herri txiki batean bizi zen. Orzurik esan zuen irakasle ona izan zuela, inspirazio ona eman ziona eta horregatik lan hori aukeratu zuela. Orain dela urte batzuk Pekinen egon zen.
Unibertsoari buruz hitz egin zigun eta galderak egin genizkion. Orzurik unibertsoaren inguruko informazio pila bat eman zigun. Badakizue satelite natural guztiak ez daudela material berdinez eginda? Agian beste planetaren batean bizia dagoela? Emakumeak joaten baldin badira espaziora etorritakoan ezin dute umerik eduki. Izarrak energia dute eta energia hori bukatzen denean itzali egiten dira. Zientzialariek ez dakite gasezko planetak zein tamainako erradioa daukaten. Sateliteen mezuak Madrilera iristen dira antena baten bidez. Planeta baten atmosferara sartu nahi baduzu salto egiten duzu, errebotatu bezala.
Orzuriren lana da espazioaren maketak egitea eta eraikuntzak hobetzea. Galdetu genionean ea gizakiak Martera joan daitezken, Orzurik kontatu zigun badagoela pertsona oso aberats bat proposatu duena gizakiak Martera eramatea. Arazoa da Lurrera bueltatzeko espaziontziak energia bero moduan galdu behar duela eta hau oso zaila dela, horregatik pertsonak hil egin daitezke bueltatzerakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina