Joste tailerrean gure etxeetan nork josten duen aritu gara komentatzen. Ondoren egin ditzakegun gauzak zerrendatu ditugu eta irudi desberdinak ikusi ditugu.
Gaur haria jostorratzean sartzen ikasi degu, hariari korapiloa egiten eta kartulina batean puntu desberdinak praktikatzen aritu gara. Hurrengo saioan jostorratz finarekin eta telan egingo degu lan hau.
Josteko pazientzia handia behar da eta zeozer ez bazaigu ondo ateratzen askatu eta berriro hasi beharko degu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina