Gaur sukaldaritzako tailerrean bigarren plater bat prestatu dugu. Gure errezeta egiteko osagai hauek erabili ditugu: oilasko- bularkiak, piper gorriak, piper berdeak, txanpinoiak,patatak,tipula, baratxuriak, olioa eta gatza. Lehenengo barazki guztiak garbitu eta prestatu ditugu. Bitartean, beste batzuek patata frijituak prestatu dituzte. Barazkiak frejitu ondoren, bularkiak tiratan prestatu eta sartaginean bota ditugu. Bukatzeko, bakoitzak bere taperra hartu du eta prestatutako gauza guztiekin bete egin du. On egin!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina