2018/06/07

Mendira gauean

Atzo gauean mendira joan ginen Soyuza eta Nazioarteko Estazio Espaziala ikustera. Lartera joan ginen eta piknika prestatu genuen. Teleskopioa montatu genuen, prismatikoak hartu, aplikazioak martxan jarri eta zeruari begira-begira egon ginen. 
Soyuza ikusi genuen, baina Nazioarteko Estazio Espaziala ez. 
Bat-batean urdingune batean Jupiter azaldu zen. 
Belar artean argi bat ikusi genuen eta ipurtargi bat zela konturatu ginen. Jupiterrek eta ipurtargiak dizdira berdina egiten zuten. 
Tripa pixka bat bete genuen eta etxera poz-pozik joan ginen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario