2018/10/09
Gure lehen bertsoa
Gure lehen bertsoa
Lehengo ostegunean Jone izeneko bertsolari bat etorri zen.
Klasearen hasieran elkar ezagutzeko joku bat egin genuen. Joku horretan bi gezur eta egi bat esan behar ziren , eta berak asmatu behar zuen zein zen egia eta zein zen gezurra.
Joneren proposamena bertso bat egitea izan zen gure gelarako.
Bertsoa honelakoa da:
Berrobi ta Elduain
aldekoak gara
Txouak gara gu eta
besteentzat ikara
Desberdinak gara gu
eta zu zer zara?
bihurri latzak eta
sortzen deu algara.
(Doinua maritxu nora zoaz)
Bertsoa bukatu eta gero poliki-poliki ikasten joan ginen.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina