2018/11/29

TXOTXONGILOAK

Gaur goizean autobusa hartu eta Tolosara abiatu gara. Tolosako Euskal Herria plazan elkartu gara. Hamaiketakoa  jan dugu eta ondoren  txapak  banatu dizkigute. Gero eskutik emanda joan gara txotxongiloak ikustera. Ilaran jarri  gara eta poliki-poliki antzokian sartu gara eta esan digute zein filatan jarri behar genuen. "Ratoncito Perez"en istoria bat antzeztu digute. Oso polita izan da. Gero autobusean sartu gara eta Berrobira itzuli gara. Gainera eskolako txapa soinean eraman dugu denok Aho bizi garelako.




2018/11/27

Berrobi kantari eta Euskararen eguna




Irakurketa tutorizatua

Guar goizean handienek txikienei ipuinak kontatu dizkiete. Zoragarria!!!

Intsusa ukendua egiten


kaixo denoi. Gaur intsusa ukendua egiten ari gara oso ona da  azalarentzat.  orrela egiten da. Olioa, Argizaria, Intsusa eta kalendula nastu  eta berotu  ditugu osoerrexa da egiteko. poteetan sartu  eta banatu ditugo. espero dugu zuek ere etxean egitea  egur  denoi eta beste bat arte.










2018/11/23

Alkizako basoan


LOOSAMALISAOA AIIÑAIZA TA AUNAO LARUNI
XAOLA 1 DAUKT
LEHENGO OSTIRALEAN, ALKIZAKO BASORA JOAN GINEN ALKIZA ETA ADUNAKO LAGUNEKIN. TXABOLA BAT DAUKATE.

2018/11/20

INTERNETEKO ARRISKUAK

Atzo goizean ertzaintzak eskainitako bi hitzaldi izan genituen eskolan Interneten eta Sare-sozialen inguruan. Goizeko 9:00etan gurasoei zuzendutakoa izan genuen eta eta 11:00etan ikasle nagusiei zuzendutakoa. Bi hitzaldiak oso interesgarriak izan ziren eta espero dugu emandako aholkuak lagungarriak izatea.


2018/11/16

Haritza landatzen

Pasa den urtean Ainhoak ezkur bat ekarri zuen gelara. Iaztik hona Oierrek bere etxean zaindu egin du eta pixka bat hazi denean eskolara ekarri du bere ontzian. Mikel eta Xabinok lagunduta herriko terrenotxo batean landatu dugu. Orain handia egitea espero degu. Imanolen "Mendian gora haritza" abestu diogu. Honekin seguru haziko dela!!!!

Gurasoak ipuinak kontatzen


ATARI IRRATIRA

Kaixo:

Berrobiko ikasleak gara LH 3,4,5 eta 6koak, Azaroak 9an ostiralean , Atari Irratira joan ginen. Eneritz izeneko neska batek aurkezpen bat egin zigun Atariari buruz. Bertako  kazetari ezberdinek  informazio ezberdinen inguruan lanketan ari ziren; kirola, Tolosaldeko herriak , interneta eta maketazioa.

 Kazetari batek, maketazioa nola burutzen den azaldu zigun, eta bitartean lankide batzuk etortzen hasi ziren. Bilerak egiten diren sala moduko batera joan ginen, eta bertan  asteroko plana azaldu zigun.  Ondoren irrati saiora sartu baino lehen , argazki batzuk egin genituen. Denak batera ezin genuenez irratian sartu 4 talde ezberdin egin genituen.  Hori egin eta bi taldeetan  irratian sartu gintuzten. Hasieran,  gure burua aurkeztu eta  ondoren jolas bat proposatu ziguten.
3 saio izan ziren, lehenengoan, 7ko taldeak eta bigarrenean 6koak. 3 talde finalera iritsi  ziren.

Lehiaketak bukatu eta berriro hasierako  salara itzuli  eta saria eman ziguten denei. Ataria irratiko bisita bukatu  eta hamaiketakoa janez  soketako parkera joan ginen.
Azkenean, Santa Klaran autobusa hartu eta Berrobira abiatu ginelarik.








2018/11/15

2 ta 3 urtekoak psiko-gelan

Atzo, psikomotrizitate saioa bukatzeko egur txikien zakua atera eta ikusi eta eraikuntza ederrak egin genituen! Gu bai arkitekto bikainak!




2018/11/13

KSOAPG
KAIXO LAGUNOK
JEOOSIALE KASAINK  AN EIUN.
LEHENGO OSTIRALEAN GAZTAINAK JAN GENITUEN.
BI DANBOLINETAN BANATZEKO, PISATU ETA BAKOITZEAN KILO BAT SARTU GENUEN.
OSO GOXOAK ATERA ZIREN!







2018/11/08

TXAPAK

Kaixo, egunon!


Azaroak 8, asteazkena, txapak egin ondoren, asanblada egin dugu haur eta lehen hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean. Asanbladan, txapak nola banatuko ziren azaldu genuen: herriko postu desberdinetan eta Iriarte jatetxean eskuragai izango dira. Horretarako, LH 3. eta 4. mailako ikasleek txapak kaxa desberdinetan sartu eta banatu zituzten eskola guztian zehar. Ondoren, 5. eta 6.mailakoek denda eta jatetxeetan banatu zituzten. Honetaz gain, egueri eta arratsaldeetan, eskolako sarreran txapak banatzen egongo gara bihar arte: gurasoei, aiton-amonei eta inguratzen diren gainontzeko herritar guztiei. Gogoratu hurrengo ostiral arte txapak soinean eramateko konpromezua hartu dugula! Animatu zaitezte euskaraldi honetan parte hartzera!!



IRAKURKETA SAIOA

Kaixo gurasoak!
Gaur  irakasleek ipuin bat kontatu  digute. Oso gustora egon gara eta guk aukeratu dugu ipuina. Hauek  ziren izenburuak:
- Que lata de rata (Monika)
- Munduko puzgarrik handiena (Leire)
-101 Dalmatas (Tere)
- Artza eta tximeletan sarea (Mila)
- Bat bi hiru lau (Aloña)
- Ilun orduak eta argi laurdenak(Ainhoa)

Datorren astean gurasoak gonbidatu ditugu ipuin bat irakurtzeko. ANIMATUUUUU!!!!


Inge eta Beñatek, beraien txikitako motoak eman dizkigute eskolako patioan jolasteko. Eskerrik asko bikote!!!! Guk gustura ibiliko ditugu.