2018/11/16

ATARI IRRATIRA

Kaixo:

Berrobiko ikasleak gara LH 3,4,5 eta 6koak, Azaroak 9an ostiralean , Atari Irratira joan ginen. Eneritz izeneko neska batek aurkezpen bat egin zigun Atariari buruz. Bertako  kazetari ezberdinek  informazio ezberdinen inguruan lanketan ari ziren; kirola, Tolosaldeko herriak , interneta eta maketazioa.

 Kazetari batek, maketazioa nola burutzen den azaldu zigun, eta bitartean lankide batzuk etortzen hasi ziren. Bilerak egiten diren sala moduko batera joan ginen, eta bertan  asteroko plana azaldu zigun.  Ondoren irrati saiora sartu baino lehen , argazki batzuk egin genituen. Denak batera ezin genuenez irratian sartu 4 talde ezberdin egin genituen.  Hori egin eta bi taldeetan  irratian sartu gintuzten. Hasieran,  gure burua aurkeztu eta  ondoren jolas bat proposatu ziguten.
3 saio izan ziren, lehenengoan, 7ko taldeak eta bigarrenean 6koak. 3 talde finalera iritsi  ziren.

Lehiaketak bukatu eta berriro hasierako  salara itzuli  eta saria eman ziguten denei. Ataria irratiko bisita bukatu  eta hamaiketakoa janez  soketako parkera joan ginen.
Azkenean, Santa Klaran autobusa hartu eta Berrobira abiatu ginelarik.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina