2018/12/20

KONTU AZOKA

Pasa den ostiralean kontu azoka bat antolatu genuen hiruhileko honetan egindako lana herrikoei erakusteko. Orain nola egin genuen azalduko dizuegu.
Lehenengo haur hezkuntzakoek  dantza egin zuten eta Agurne, Mila eta Aloña Basajunez, Mariz eta sorginez mozorrotu ziren, eta beraiekin batera dantzatu zuten. Abesten eta dantzatzen ari ziren bitartean  kantan pertxonai mitologikoak  agertzen ziren eta LH5-6. mailakoak beraiek  kantan ateratzen ziren pertxonaien marrazkiekin borobilean dantzatzen zuten .Dantzak bukatu eta gero Oierrek eta Junek aurkezpen txiki bat egin zuten eta gero kondairak ahoz ahoz kontatzen hasi ginen LH 1 mailatik gorako haurrak. Jendeak postu bat aukeratzen zuen eta postu guztien kondairak bukatzen zirenean irrats saioko musika  jartzen zen eta orduan postuz aldatu behar zuten.

Espero dugu ostiralean egindako azoka gustatu izana hor egon zareten guztiei!


Agurrr!!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario