Herriko liburutegira bisita
Gaur ostirala, erreka ondotik paseotxoa egin eta gure herriko liburutegian izan gara. Begoñak gonbidatu gintuen eskola orduetan nahi dugunean joatera eta gustura onartu dugu proposamena.
Hemendik aurrera ere joango gara, astean behingo hitzordua Begoñarekin eginda.
Bertan, sekulako altxorra dugula konturatu gara, ametsetan hegan egiteko ipuin zoragarri-gozagarri piiiiiiiloa! Denok gustura egoteko tokia errespetatu, isiltasun gehixeago mantendu eta liburuak txukun erabili eta jasotzen saiatuko gara hurrengoetan.
Mila, Agurne eta Aloñak irakurri dizkigute bertan ipuin batzuk eta guk ere kontatu dizkiogu elkarri. Eskolan irakurtzeko batzuk ere hartu ditugu.
Eskerrik asko benetan, Begoña!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina