2019/05/27

Kandiri elkarrizketa


Gure lurzorua zikintzen ari garelako zaintzen hasi behar dugula pentsatu dugu. Nola zikindu da gure lurzorua? Gaizki erabiltzen ditugun bildukiak (plastikoa batez ere) pilatzen ari zaizkigulako. Hainbeste erabiltzen dugu eta askotan lurrera botatzen dugunez orain erreka eta ibaietatik barrena itsasoratu egin dira. Itsasoan plastiko eta zikinkeria pilatua dago eta bertako bizitzan ere kalte handia egiten ari da.

Hori dela eta, plastikoaren inguruan Kandiri elkarrizketa bat egitea pentsatu genuen. Duela 40 edo 50 urte dendan plastikoaren erabilpena nolakoa zen jakin nahi genuen.

Plastikoa ez zela esistitzen esan zigun eta horren ordez enkargutako poltsa erabiltzen zela esan zigun.

Ardoa edo esnea erosteko kristalezko botilak erabiltzen zirela esan zigun. Etxetik botila hutsak eraman eta beteta zeudenak etxera. Hauei kaskoak deitzen zitzaizkien.

Zilarrezko paperik ere ez zen esistitzen eta horren ordez papera edo kartoia erabiltzen zen.

Janari asko baserrietan sortzen zen. Haragia txerria edo ardia etxean hil eta horrela harategietara ez zen joan beharrik.

Olioa grasa beroarekin urtuta sortzen zuten.

Fruta eta barazkiak eramateko kajak erabiltzen ziren.
Jaboia ere etxean egiten zuten. Eta horrela gauza pila bat kontatu zizkigun.

Gaur egun zumoak, esnea, haragia eta beste edozein gauzen bildukiak plastikoak dira eta gero ia dena bota egiten dugu. Oso gutxi birziklatzen da eta biziklatzen ez den guztiak lurrean, errekan eta itsasoan bukatzen du.

Guk zerbait egiten hasi behar dugu eta honako pauso hauek betetzen hasiko gara:

  • Erosketetara poltsa eramango dugu.
  • Zilarrezko papera berrerabiltzen saiatuko gara ahal bada.
  • Tuperrak edo berrerabilgarriak ahalik eta gehien erabiltzen saiatuko gara.
  • Birziklatuko dugu, edukiontzi horira botaz.
 
Eskerrik asko Kandi zure laguntzagatik




No hay comentarios:

Publicar un comentario