2019/05/03

SAN TELMORA ETA TOLOSARA IRTEERA

Atzo, Maiatzak 2 Berrobiko Eskolako ikasle guztiak irteera batera joan ginen HH 2-3koak izan ezik. Lehenengo, Donostiako San Telmo museora joan eta  bertan bi taldeetan banatu gintuzten: Alde batetik, HH 4-5koek eta LH lehenengo ziklokoak talde batean eta bestean 2. eta 3. ziklokoek osatzen zuten. Lehenengo taldeak, museoko ibilaldi gidatua egin zuten eta bigarren taldeari berriz, margotzeko tailer batera eraman ziguten.Margotzeko  tailerrean bakoitzari orri bat eman eta hor marrazki baten bitartez  emozio bat expresatu behar genuen. Ondoren, bi taldeak bere jarduera bukatu ondoren jardueraren  aldaketa egin genuen.

Museotik ateratakoan autobusa hartu eta Tolosara abiatu ginen. Iritsi ostean Zerkausira joan eta han bazkalduz . Beranduago tripak beteta hiru taldeetan banatu gintuzten .Hiru taldeak , Tolosako eskultura ezberdinak bisitatzera abiatu ginean.  Talde bakoitzak hiru eskultura desberdin bilatu behar zituenTolosako planoaren laguntzaz. Planoan , Tolosako eskulturak non zauden jartzen baitz zuen. Horretarako,  ikasle bakoitzak hiru kartulina eta lapitz bat zeraman. Eskultura batera iritsitakoan informazioa ematen ziguten eta guk idatzi egin  behar genuen. Informazioa idaztean , eskulturaren marrazki bat egin behar genuen. Hiru eskulturetatik pasatu ondoren,  talde guztiak elkartu eta autobusa hartu genuen Berrobira itzultzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina