2019/06/12


BARATZA
 
Aurten, ostiralero baratzara joan gara Lehen Hezkuntzako 3. – 4. mailakoak eta Galder, Ainhoa eta Gemarekin bi taldetan banatuta. Negutegian azenarioak, tomateak, patatak, letxugak, ilarrak, espinakak… erein eta landatu ditugu. Negutegiaren kanpoan tipulak, marrubiak, porruak, letxugak, perrexila… erein eta landatu ditugu. Urte osoan zehar barazkiak ureztatu, lurrari buelta eman, belar txarrak kendu… egin dugu. Italiar batzuen bisita ere izan genuen gure baratza ezagutzeko!
Ondo pasa dugu eta lan asko egin dugu! Ona hemen gure lana ikusi ahal izateko argazkiak!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina